Ohiko galderak :
❓ Ohiko galderak (FAQ)
Kanpotik itxura bera izan dezaketen arren, gure triklatuak bi teknologia (edo "garun") ezberdinekin eska daitezke zure beharretara hobekien egokitzeko. Gainera, %100eko autonomia nahi dutenentzat, SinteTxiki modulu gehigarria eskaintzen dugu.
💡 1. Zein dira oinarrizko bi aukerak?
🟢 BASIKOA
Aukera ekonomikoena da. USB kable bidez zure Android mugikorrera edo Windows ordenagailura konektatu behar da, eta gure doako aplikazioak egingo du sintetizadore lana. Mugikorreko edo ordenagailuko bozgorailuetatik (edo aurikularretatik) entzungo duzu soinua.
🔵 MIDI
Aurrekoa baino garestiagoa da, MIDI estandarra baitakar. Eredu honek ez du audiorik ateratzen, sakatutako teklei dagokien informazioa baizik. Gailu hau USB MIDI bidez konektatzen da, eta CME WIDI uHost egokitzaileekin bateragarria da haririk gabe erabiltzeko. Mugikor, iPad edo ordenagailu batera konektatzean aukerak infinituak dira: edozein instrumenturen soinua jarri, efektuak gehitu, jotakoa grabatu, partiturak zuzenean idatzi edota MIDI pedalekin konbinatu. Sorkuntzarako eta estudiorako tresnarik indartsuena da.
🚀 2. Kablerik eta mugikorrik gabe jo nahi duzu? Gehitu SinteTxiki modulua!
Zure triklatua edozein tokitan, aplikaziorik edo kablerik gabe "piztu eta jo" nahi baduzu, SinteTxiki modulua gehitu diezaiokezu atzealdean (ohikoena eredu BASIKOARI gehitzea da). Modulu honek honako hauek eskaintzen ditu:
🔘 3. Zein botoi mota aukeratu behar nuke?
Oinarrizko prezioak plastikozko botoiak barne hartzen ditu, akordeoi tradizionalen botoien tamaina eta forma bera dutenak. Hala ere, itxura eta ukimena hobeak dira benetako akordeoi botoietan, eta kopuru gehigarri txiki baten truke aukera ditzakezu. Kontuan izan botoiak sakatzean ateratzen duten zarata berdina dela bi kasuetan; esperientzia isilena nahi baduzu, teklatu isila aukera dezakezu gehigarri txiki baten truke.
🔘 4. Hauspoa nola erabiltzen da?
Ezker eskuko zatia flexiblea da, eta beroni barrurantza bultzatzean triklatuak hauspoa isten ari zarela ulertzen du, trikitixako mekanismo oso antzekoa da beraz.
Bultzatzen ez denean hauspoa irekitzen ari zarela ulertzen du (ez da beharrezkoa kanporantza tiratzea).
🔘 5. Diseinua nola aukeratzen da?
Pertsonalizazio aukera ordaindu ezkero edozein kolore aukeratu daiteke, eta horretarako abiapuntu errexena gure konfiguratzailea erabiltzea da oinarrizko diseinua aurreikusteko.
Konfiguratzaileak ematen dituen aukerez gain, edozein testu edo logo ere gehitu daiteke.
🔘 6. Zertarako dira goiko 6 botoiak?
Konfigurazio botoiak dira. Funtzioak bezeroak alda ditzake baina gure proposamena honakoa da (/ osteko funtzioa hauspoa itxiz sakatutakoa):
- 1. Tonuerdi bat igo/jaitsi
- 2. Eskuin eskuko oktaba igo/jaitsi
- 3. Bolumena igo/jaitsi
- 4. Sol-Do
- 5. Si bemol-Mi bemol
- 6. Erregistroa/ Baxuen perkusioa
🔘 7. Posiblea da botoiren bati dagokion nota aldatzea?
Bai, edozein nota mapa jartzea posiblea da, baita bi mapa ezberdin izan eta konfigurazio botoi bat mapaz aldatzeko erabiltzea ere.