FAQ
Ohiko Galderak (FAQ)
Kanpotik itxura bera izan dezaketen arren, gure triklatuak bi teknologia ("garun") ezberdinekin eska daitezke zure beharretara egokitzeko: BASIKOA edo MIDI. Gainera, %100eko autonomia lortzeko SinteTxiki modulua daukazu.
BASIKOA vs MIDI: Zein da zuretzat egokiena?
| Ezaugarria | 🟢 BASIKOA | 🔵 MIDI |
|---|---|---|
| Soinua ateratzeko modua | Mugikor/PC aplikazioak sortzen du soinua | MIDI datuak (edozein sintetizadore, iPad edo DAW) |
| Aplikazioa | Gure doako aplikazioa (Android / Windows) | Edozein musika software (GarageBand, Sibelius...) |
| Konexio mota | USB-C kable bidez | USB-C MIDI + CME WIDI haririk gabe bateragarria |
| Soinu liburutegia | Trikitixa & Akordeoi soinu optimizatuak | Infinituak: piano, haizeak, sinteak, efektuak |
| Partiturak & Grabazioa | Soinua entzuteko eta ikasteko pentsatua | Sibelius / MuseScore partitura zuzena & DAW grabaketa |
| SinteTxiki integrazioa | Gomendatua (%100 autonomoa, ez du mugikorrik behar) | Bateragarria behar denean autonomo jotzeko |
| Prezio erlazioa | Ekonomikoena (ikasteko eta etxean jotzeko aproposa) | Aukera Profesionala (estudio, sorkuntza eta eszenatokietarako) |
BASIKOA: Aukera ekonomikoena da. USB kable bidez zure Android mugikorrera edo Windows ordenagailura konektatu behar da, eta gure doako aplikazioak egingo du sintetizadore lana. Mugikorreko edo ordenagailuko bozgorailuetatik (edo aurikularretatik) entzungo duzu soinua.
MIDI: Aurrekoa baino garestiagoa da, MIDI estandarra baitakar. Eredu honek ez du audiorik ateratzen, sakatutako teklei dagokien informazioa baizik. Gailu hau USB MIDI bidez konektatzen da, eta CME WIDI uHost egokitzaileekin bateragarria da haririk gabe erabiltzeko. Mugikor, iPad edo ordenagailu batera konektatzean aukerak infinituak dira: edozein instrumenturen soinua jarri, efektuak gehitu, jotakoa grabatu, partiturak zuzenean idatzi edota MIDI pedalekin konbinatu. Sorkuntzarako eta estudiorako tresnarik indartsuena da.
Zure triklatua edozein tokitan, aplikaziorik edo kablerik gabe "piztu eta jo" nahi baduzu, SinteTxiki modulua gehitu diezaiokezu atzealdean (ohikoena eredu BASIKOARI gehitzea da). Modulu honek honako hauek eskaintzen ditu:
🚀 SinteTxiki Modulu Autonomoa
Oinarrizko prezioak plastikozko botoiak barne hartzen ditu, akordeoi tradizionalen botoien tamaina eta forma bera dutenak. Hala ere, itxura eta ukimena hobeak dira benetako akordeoi botoietan, eta kopuru gehigarri txiki baten truke aukera ditzakezu. Kontuan izan botoiak sakatzean ateratzen duten zarata berdina dela bi kasuetan; esperientzia isilena nahi baduzu, teklatu isila aukera dezakezu gehigarri txiki baten truke.
Ezker eskuko zatia flexiblea da, eta beroni barrurantza bultzatzean triklatuak hauspoa isten ari zarela ulertzen du, trikitixako mekanismo oso antzekoa da beraz.
Bultzatzen ez denean hauspoa irekitzen ari zarela ulertzen du (ez da beharrezkoa kanporantza tiratzea).
Pertsonalizazio aukera gehigarria ordainduta edozein kolore aukeratu daiteke, eta horretarako abiapuntu errexena gure konfiguratzailea erabiltzea da oinarrizko diseinua aurreikusteko.
Konfiguratzaileak ematen dituen aukerez gain, edozein testu pertsonalizatu edo logo ere gehitu daiteke grabatuta edo inprimatuta.
Konfigurazio botoiak dira. Funtzioak bezeroak alda ditzake baina gure proposamena honakoa da:
| Botoia | Irekitzean (Hauspo librea) | Itxitzean (Hauspoa bultzatuz) |
|---|---|---|
| Tonuerdi bat igo | Tonuerdi bat jaitsi | |
| Lehenetsitako tonalitatea berrezarri (irekitzen zein itxitzen) | ||
| Baxuen perkusioa aktibatu (irekitzen zein itxitzen) | ||
| Bolumena igo | Bolumena jaitsi | |
| Hurrengo preseta | Aurreko preseta | |
| Oktaba baxuko erregistroa aktibatu (irekitzen zein itxitzen) | ||
Bai, guztiz moldagarria da. Edozein nota-mapa jartzea posible da (Trikitixa, Steirische Harmonika, Kromatikoa...), baita bi mapa ezberdin gailuan integratu eta konfigurazio botoi bakar batez batetik bestera aldatzea ere.
Instrumentu bakoitzak herrialde bakoitzeko legezko berme ofiziala dauka. Bidalketak mundu osora egiten ditugu ontziratze berezian eta aseguratuta. Gainera, erosketa aurretik bideodei bidezko zuzeneko erakustaldia eta aholkularitza eskaintzen dizugu inolako konpromisorik gabe.